Berrikilan
Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

IGERIKETA BEHAR BEREZIAK DITUZTEN PERTSONENTZAT

Berriozarko Udalaren kirol instalazioak –egun Berriozarko Udalak kudeatzen du, BERRIKILAN HERRI KUDEAKETA izenaren pean– jarrera integratzailea eta inklusiboa eduki du beti, eta bertan edozein pertsonari inolako bereizkeriarik gabe egin zaio arreta, giro maitekor eta beroan, ahalik eta gehiena bultzatzeko denen garapen fisikoa, soziala eta intelektuala.

Lan egiteko modu horretatik, duela hamar urte, proiektu bat sortu zen BEHAR BEREZIAK dituzten eta uretako terapia egiteko eskatzen zuten pertsonei zerbitzua emateko.

Jardueraren deskribapena pertsonaren, ahalmen urritasun motaren eta ahalmen urritasun graduaren mende dago, baina uretan esku hartzeko zerbitzu bat da, uraren bidez, pertsonaren autonomia lortu nahi duena igerilekuan eta motrizitatea hobetzea, eta, horrenbestez, hobetzea eguneroko bizimodua.

Ahalmen urritasuna duten pertsonekin uretan esku hartzean prestakuntza duten profesionalek eratzen dute taldea. Proiektua gauzatzen dute, zerbitzua hartzen duen pertsonarengan arreta jartzen duten bakarkako saioak, pertsonalizatuak, eginez uretan esku hartuta.

Mota guztietako ahalmen urritasunak sartzen dira, bai fisikoak, bai eta kognitiboak ere, eta adin tarte eta ahalmen urritasun gradu guztietan.

Argibide gehiago