{"id":4387,"date":"2020-08-25T07:35:49","date_gmt":"2020-08-25T07:35:49","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berrikilan.es\/pribatutasun-politika\/"},"modified":"2020-08-25T07:35:49","modified_gmt":"2020-08-25T07:35:49","slug":"pribatutasun-politika","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.berrikilan.es\/eu\/pribatutasun-politika\/","title":{"rendered":"Pribatutasun politika"},"content":{"rendered":"<p>Berriozarko Udalak (aurrerantzean, Udala) pribatutasun politikarako agiri hau prestatu du, Udalak berak datu pertsonalizatuez egiten dituen tratamenduen gainean interesa duen jende orori ahalik eta argibiderik zabalena emateko.<\/p>\n<p>Argibide hau eskuratzen duen edonork ez badu informazioa ulertzen, aukeran du jotzea entitateak Datuak Babesteko duen ordezkariarengana <a href=\"mailto:dpd@berriozar.es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">dpd@berriozar.es<\/a>, bere datu pertsonalen tratamenduari dagozkion kontuak oro argitu diezazkion.<\/p>\n<p>Gomendagarria da datu pertsonalak web galdetegien bidez edota udal-bulegoetan eskura daudenen bidez eman aurretik, erabiltzaileak Oinarrizko Argibidea arretaz irakurtzea, galdetegietan laburbildurik ageri baita. Erabiltzaileak edonoiz eskura ditzake argibide gehiago, pribatutasun politika honetara joz.<\/p>\n<p>Erabiltzaileak inolako tramiterik egin nahi badu egoitza elektronikoaren bidez, bertan eskura dagoen <a href=\"https:\/\/sedeelectronica.berriozar.es\/eu\/tratamiento-de-datos-personales\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Pribatutasun Politika<\/a> izanen du irakurgai.<\/p>\n<p><strong><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#Prueba1\" class=\"bloque-tab\">Nor da tratamenduaren arduraduna?<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"Prueba1\" style=\"display: none;\"><\/strong><\/p>\n<p>Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Berriozarko Udala da.<\/p>\n<p>Udalaren helbidea: Euskal Herria plaza 1, 31013 Berriozar (Nafarroa)<\/p>\n<p>Telefonoa: 94830 00 05<\/p>\n<p>Harremanetarako helbidea:<\/p>\n<p><a href=\"mailto:berriozar@berriozar.es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">berriozar@berriozar.es<\/a><\/p>\n<p><a href=\"mailto:dpd@berriozar.es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">dpd@berriozar.es<\/a><\/p>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n<p><strong><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#Prueba2\" class=\"bloque-tab\">Zer xederekin tratatzen dira zure datuak?<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"Prueba2\" style=\"display: none;\"><\/strong><\/p>\n<p>Udalak hainbat xedetarako tratatzen ditu datu pertsonalak, Udalak berak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzarekin bat; tratamenduak <a href=\"https:\/\/sedeelectronica.berriozar.es\/eu\/tratamiento-de-datos-personales\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">tratamendu-jardueren erregistroan<\/a> daude eskuragai.<\/p>\n<p>Jarduera bakoitzean, tratamenduaren xedea adierazia dago.<\/p>\n<p>Hona hemen webaren bidez jasotzen diren datu pertsonalen tratamenduen xedea:<\/p>\n<ul>\n<li>Interesdunen eskaerei erantzutea, eta haiekin harremanetan jartzea eskaerei lotutako argibide xeheagoak eskaintzeko.<\/li>\n<li>Web galdetegiaren bidez abiarazitako iradokizunak eta kexak bideratzea.<\/li>\n<li>&#8220;Alkateak erantzuten du&#8221; edo &#8220;Taldeek erantzuten dute&#8221; atalen bidez harremanetan jartzen diren interesdunei erantzuna ematea.<\/li>\n<li>Formularioen bidez eskatutako hitzorduak bideratzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n<p><strong><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#Prueba3\" class=\"bloque-tab\">Zer oinarrik legitimatzen du datuen tratamendua?<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"Prueba3\" style=\"display: none;\"><\/strong><\/p>\n<p>Datuak lege-betebeharrak betetzeko tratatzen dira, betiere interes publikoaren alde egindako eginkizunak betetze aldera edo botere publikoak gauzatze aldera; halaber, kontratu bat gauzatze aldera edota baimenean oinarriturik; baimena, betiere, baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da.<\/p>\n<p>Eskura duzu Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokion lege-oinarria:<a href=\"https:\/\/sedeelectronica.berriozar.es\/eu\/tratamiento-de-datos-personales\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u00a0 tratamendu jardueren erregistroa<\/a>.<\/p>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n<p><strong><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#Prueba4\" class=\"bloque-tab\">Zenbat denboraz gordetzen ditu Udalak datuak?<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"Prueba4\" style=\"display: none;\"><\/strong><\/p>\n<p>Oro har, emandako datu pertsonalak gordeko dira datu horiek eskatzeko helburua betetzeko behar den bitartean; hala ere, Udala artxiboei eta dokumentazioari buruzko foru araudiari dago lotuta, eta bereziki, ekainaren 14ko 51\/2016 Foru Aginduari, hots, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emandakoari, Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesten dituenari, hain zuzen.<\/p>\n<p>Hona hemen kontsultagai tratamendu bakoitzari dagokion irizpidea datuak noiz arte gordetzeko: <a href=\"https:\/\/sedeelectronica.berriozar.es\/eu\/tratamiento-de-datos-personales\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">tratamendu jardueren erregistroa<\/a>.<\/p>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n<p><strong><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#Prueba5\" class=\"bloque-tab\">Nori jakinarazten zaizkio datu pertsonalak?<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"Prueba5\" style=\"display: none;\"><\/strong><\/p>\n<p>Oro har, datuak soilik jakinarazten dira lege-betebeharrik badago, baina beste datu jakinarazpen batzuk izan daitezke, tratamendu legitimoko beste kasu batzuetan oinarrituta. Kontsultagai dituzu Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagozkion hartzaileak:\u00a0 <a href=\"https:\/\/sedeelectronica.berriozar.es\/eu\/tratamiento-de-datos-personales\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">tratamendu jardueren erregistroa<\/a>.<\/p>\n<p>Halaber, hirugarrenek izanen dituzte datu pertsonalak eskura, baldin eta Udalak haiekin kontratatzen badu datuen tratamendua dakarren zerbitzuren bat. Kasuotan, kontratu batean oinarriturik eginen da sarbidea. Kontratuak berme guztiak izanen ditu barne, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28. artikuluan xedatutakoarekin bat.<\/p>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n<p><strong><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#Prueba6\" class=\"bloque-tab\">Zein da datuen jatorria?<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"Prueba6\" style=\"display: none;\"><\/strong><\/p>\n<p>Oro har, Udalak tratatzen dituen datuak interesdunak berak emandakoak dira; hala ere, interesdunarengandik ez datozen beste datu tratamendu batzuk <a href=\"https:\/\/sedeelectronica.berriozar.es\/eu\/tratamiento-de-datos-personales\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">tratamendu jardueren erregistroan\u00a0<\/a>\u00a0\u00a0zehazturik daude.<\/p>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n<p><strong><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#Prueba7\" class=\"bloque-tab\">Nor da datuak babesteko ordezkaria?<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"Prueba7\" style=\"display: none;\"><\/strong><\/p>\n<p>Datuak Babesteko Ordezkaria (DPD) pertsona fisiko edo juridiko bat da eta eginkizun hauek ditu: araudia betetzen ari ote den gainbegiratzea; arduraduna aholkatzen du datu pertsonalen babesari dagokionez; eta oinarrizko eskubide hori betetzen dela bermatzea. Datuak Babesteko Ordezkariak ez du jarraibiderik jasotzen bere eginkizunen betekizunean eta sekretua edo konfidentzialtasuna gordetzera behartua dago.<\/p>\n<p>Udalak Datuak Babesteko bere Ordezkaria izendatu du. Edonor jar daiteke harekin harremanetan datuak tratatzeari buruzko zalantzak argitzeko edota dagozkion eskubideak erabiltzeko edota arlo horri buruzko iradokizun nahiz erreklamazio oro egiteko. Interesdunak erreklamazioa egin dezake huraxe Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aurkeztu baino lehen. Kasu horretan, Datuak Babesteko Ordezkariak bi hilabeteko epean jakinaraziko dio interesdunari, huraxe jasotzen denetik aurrera, zer erabaki hartu den erreklamazioari buruz.<\/p>\n<p>Udalaren helbidea erabili beharko da ordezkariarekin harremanetan jartzeko, dela helbide elektronikoz <a href=\"mailto:dpd@berriozar.es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">dpd@berriozar.es<\/a>, dela posta arruntaz. Helbidea politika honen hasieran adierazia dago\u00a0 (Datuak Babesteko Ordezkariarentzat).<\/p>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n<p><strong><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#Prueba8\" class=\"bloque-tab\">Zer eskubide dituzte interesdunek?<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"Prueba8\" style=\"display: none;\"><\/strong><\/p>\n<p>Interesdunek eskubide hauek erabil ditzakete:<\/p>\n<ul>\n<li>Datuak eskuratzeko eskubidea: informazioa eskuratzeko eskubidea Udalak interesdunaren datuak tratatzen ari den edo ez jakiteko, eta tratatzen ari bada, zertarako, zer kategoria duten tratatzen diren datuek, noiz arte gordeko dituen, datuen jatorria, eta erabaki automatizaturik ote den, profilak osatzea barne.<\/li>\n<li>Datuak zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerren edo osagabeen zuzenketa lortzeko eskubidea.<\/li>\n<li>Datuak ezabatzeko eskubidea: datu pertsonalen ezabaketa lortzeko eskubidea, betiere inguruabar hauetako bat gertatzen denean:\n<ul>\n<li>Datuak jada beharrezkoak ez badira jaso ziren xedeetarako.<\/li>\n<li>Interesdunak baimena kentzea.<\/li>\n<li>Interesduna tratamenduaren aurka egotea.<\/li>\n<li>Interesdunak uste izatea datuak legez kanpo tratatu direla.<\/li>\n<li>Legeak agindurik ezabatu behar direnean.<\/li>\n<li>Datuak eskuratu badira informazioaren gizartearen zerbitzu baten ondorioz, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 1. atalaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<li>Aurka egiteko eskubidea: tratamendu jakin bati aurka egiteko eskubidea, interesdunaren egoera partikularrarekin lotutako arrazoien ondorioz, tratamendua ordezkariaren interes legitimoan oinarritua dagoenean.<\/li>\n<li>Eramangarritasun eskubidea: Udalari emaniko datuak formatu egituratu batean jasotzeko eta beste ordezkari batengana bidaltzeko eskubidea, betiere bi inguruabar hauek gertatzen direnean:<\/li>\n<\/ul>\n<p>&#8211; Tratamendua baimenean edo kontratu batean oinarritua izatea.<\/p>\n<p>&#8211; Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egitea.<\/p>\n<ul>\n<li>Mugaketa eskubidea: datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, betiere baldintza hauetako bat betetzen bada:<\/li>\n<\/ul>\n<p>&#8211; Interesdunak bere datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzea.<br \/>\n&#8211; Tratamendua legez kontrakoa izatea, eta interesduna datuen ezabaketaren aurka egotea eta, horren ordez, datuen erabilera mugatzeko eskatzea.<br \/>\n&#8211; Ordezkariak, jada, datuak behar ez izatea tratamenduaren xedeetarako, baina interesdunak, ordea, bai, erreklamazioak egiteko, gauzatzeko edota defenditzeko.<br \/>\n&#8211; Interesduna tratamenduaren aurka agertu da eta tratamendua mugatzeko eskatu du, ordezkariaren arrazoiak interesdunaren gainetik ote dauden egiaztatu bitartean.<\/p>\n<ul>\n<li>Kontrol Agintariaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea (www.aepd.es), interesdunaren iritziz tratamendua bat ez badator indarrean dagoen araudiarekin.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Interesdunek hainbat bide dituzte aurreko eskubideak erabiltzeko:<\/strong><\/p>\n<p>Udal bulegoetara joanda edota posta arruntaz eskatuta (Euskal herria plaza 1, 31013 Berriozar, Nafarroa). Bietan nortasun agiri bat eskatuko zaie eskubideak erabiltzeko.<br \/>\nDatuak babesteko ordezkariarengana joz: <a href=\"mailto:dpd@berriozar.es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">dpd@berriozar.es<\/a><br \/>\nEgoitza elektronikoaren bidez:<a href=\"https:\/\/sedeelectronica.berriozar.es\/eu\/tramitacion-electronica\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> https:\/\/sedeelectronica.berriozar.es\/eu\/tramitacion-electronica\/<\/a><\/p>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n<p><strong><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#Prueba9\" class=\"bloque-tab\">Irudiak eskuratu eta argitaratzea<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"Prueba9\" style=\"display: none;\"><\/strong><\/p>\n<p>Udalak irizpide bat ezarri du irudiak hartu eta argitaratzeari buruz, herritarren datuen babespenerako nahiz haien pribatutasunerako eskubidea bermatze aldera, baina inola ere eragotzi gabe udalerrian egiten diren ekitaldi, jarduera eta ospakizunen jakinarazpena, hots, bizilagunen interesekoak direnak.<\/p>\n<p>Udalak, beraz, argazkiak egin eta argitaratuko ditu baldintza hauek betetzen direnean, bestela ez:<\/p>\n<ul>\n<li>Udalak antolatzen dituen ekitaldi edo jarduerak zabaltzeko edo haien berri emateko xedea dutenean. Gisa horretako ekitaldien barnean, honakoak daude:<\/li>\n<\/ul>\n<p>&#8211; Kalean edo eremu publikoan hainbat ekitaldi edo ospakizun egiten direnean, hala nola inauteri segizioak, jaietako edo herri kulturako ekitaldiak, etab.<br \/>\n&#8211; Udalerriko kirol instalazioetan kirol txapelketak edo torneoak antolatzen direnean.<br \/>\n&#8211; Hitzaldiak egiten direnean<br \/>\nedo, oro har, udalerrian jendearendako irekita dauden zabalkundeko ekitaldiak egiten direnean.<\/p>\n<ul>\n<li>Jendaurreko edo jendeari irekitako ekitaldi batean egiten direnean.<\/li>\n<li>Pertsonen irudia osagarri hutsa denean.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Horrelako inguruabarrik ez dagoenean, Udalak titularrei baimena eskatuko die.<\/p>\n<p>Baimenak berariazkoa eta irudia lortzeko xede guztietarako izan beharko du, interesdunak arras ongi ulertu dezan irudia zertarako nahi den eta argazkiak non argitaratuko diren.<\/p>\n<p>Baimena ematea erabat librea izanen da eta, Udalak baimen hori lortzen ez badu ere, interesdunak ekitaldian, jardueran edo zerbitzuan parte hartzeko eskubidea izanen du.<\/p>\n<p>Adingabeen irudiak hartu eta argitaratzeko, haien baimena beharko da, baina hamalau urtetik gorakoak direnean. Bestela, aitak\/amak edo legezko tutoreak eman beharko du baimena.<\/p>\n<p>Baimena edozein unetan ezeztatzen ahalko da, baina horrek ez du eraginik izanen ordura arte baimenean oinarriturik egindako tratamenduetan.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, baimenean oinarriturik izan ala ez, interesdunak, halaber, ezabaketa eskatzen ahalko du edo Datuak Babesteko Erregelamendu orokorrean ezarritako beste eskubide batzuk erabili.<\/p>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n<p><strong><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#Prueba10\" class=\"bloque-tab\">Tratamendu jardueren erregistroa<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"Prueba10\" style=\"display: none;\"><\/strong><\/p>\n<p>2016ko apirilaren 27ko 2016\/679 EBko Erregelamenduaren 30. artikuluarekin bat, Udalak bere ardurapean egindako tratamendu-jardueren Erregistro eguneratu bat egin eta gorde beharko du formatu elektronikoan, honakoak adierazita:<\/p>\n<ul>\n<li>Tratamenduaren eta DBOren arduradunaren izena eta harreman-datuak.<\/li>\n<li>Tratamenduaren xedeak.<\/li>\n<li>Interesatuen kategorien deskribapena.<\/li>\n<li>Datuen kategorien deskribapena.<\/li>\n<li>Hartzaileen kategoriak.<\/li>\n<li>Datuak hirugarren herrialdeetara transferitzea, zer herrialde diren adierazita eta berme egokien dokumentazioa.<\/li>\n<li>Ahal denean:<\/li>\n<\/ul>\n<p>&#8211; Datu-kategoria bakoitza ezabatzeko epe aurreikusiak.<\/p>\n<p>&#8211; Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolaketa arlokoen azalpen orokorra.<\/p>\n<p>Erregistro hau argitara eman beharko da, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5\/2018 Foru Legearen 6. artikuluarekin bat. Udalaren webguneko <a href=\"http:\/\/www.berriozar.es\/eu\/general\/transparencia\/#csec_1_4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gardentasun Atarian<\/a> eskuragai.<\/p>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berriozarko Udalak (aurrerantzean, Udala) pribatutasun politikarako agiri hau prestatu du, Udalak berak datu pertsonalizatuez egiten dituen tratamenduen gainean interesa duen jende orori ahalik eta argibiderik zabalena emateko. Argibide hau eskuratzen duen edonork ez badu informazioa ulertzen, aukeran du jotzea entitateak Datuak Babesteko duen ordezkariarengana dpd@berriozar.es, bere datu pertsonalen tratamenduari dagozkion kontuak oro argitu diezazkion. Gomendagarria [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0,"footnotes":""},"class_list":["post-4387","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berrikilan.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/4387","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berrikilan.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berrikilan.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berrikilan.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berrikilan.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4387"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.berrikilan.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/4387\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berrikilan.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4387"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}