Urteko kirol programa bat da, 3 modalitate dituena.
Instalazioko abonatuendako kuotak:
Instalazioan abonatuta EZ dauden pertsonentzako kuotak:
Kirol abonamenduaren kuota igerilekuaren kuotaren osagarria da. Beraz, kuota horiek igerilekuko kuotaren osagarri gisa gehituko dira abonatuak diren kasuetan.
IZENA EMATEKO SISTEMA ETA BALDINTZAK
Ez dago izena emateko eperik kirol abonuaren kasuan. Urteko edozein egunetan eman daiteke izena, eta hilabete horretako zenbateko osoa kobratuko da beti.
Aurrez aurre egin daiteke, izena emateko orria harreran entregatuta, edo mezu bat bidaliz datu pertsonalekin eta aukeratutako kuotarekin, edota izena emateko orria beteta bidaliz.
Kobrantza hilean behin egiten da, eta ez da inoiz zati proportzional txikiagoa kobratuko. Kuota edo baja aldaketak, hilabeteko azken eguna baino lehen egin beharko dira. Indarra duen hilabetea hasitakoan, ez dira inolaz ere onartuko.
“Kirol abonua” kuotak indarrean egonen dira abonatuak jarduera uzteko asmoa jakinarazten ez duen bitartean. POSTA ELEKTRONIKOZ INFO@BERRIKILAN.ES EDO HARRERA LEKUAN JAKINARAZI BEHARKO DA.