Berrikilan
Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AUTOKARABANETARAKO EREMUA BERRIOZARREN

Autokarabanetarako eremu hau Nafarroako hirugarrena izanen da, dagoeneko horrelako eremuak baitaude Cascanten eta Faltzesen. Plazaola kalean kokatuko da, Naturaren Gelaren eta baratze ekologikoen ondoan eta Mendialdea Eskolatik hurbil.

Erabiltzaileek autokarabanek eta horrelako ibilgaikuek sortutako ur grisak eta beltzak botatzeko lekua izanen dute eskura, baita edateko ur hartunea ere. Berrikilan enpresa publikoak eremua sortzeko egitasmoa lagundu du eta, edateko ura hartzeko fitxak emateko ardura izateaz gain, bidaiariei txartelak salduko dizkie kiroldegiko zerbitzuak erabili ahal izateko: dutxak, igerilekua, taberna, etab.

Autokarabanak aparkatzeko gordetako eremuan debekatuta egonen da, erabat, kanpaldi librea. Bestalde, erabiltzaileek, gehienez, 72 orduz jarraian aparkatu ahalko dute autokarabana.

Ur aldatzeko fitxa: 2 euro

Kiroldegian dutxa: 4 euro/pertsona

Uztailaren 5tik 15era aparkatzeko: 8 euro/egun

UDAL ORDENANTZA