Berrikilan
Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BERRIOZAR KIROLDEGIKO ERRESERBA-PLATAFORMA

Uztailaren 12tik aurrera, dagoeneko martxan egonen da web euskarra instalazioko erreserbak egiteko.

Irailatik aurrera, “Kirola abonu” saioetarako aktibatuko da.

Jarraitu beharreko urratsak:

Erabiltzaileentzako sarbidea: Sartu zure erabiltzailea eta pasahitza.

Abonatuak:

  • Erabiltzailea: NAN edo posta elektronikoa
  • Pasahitza: Jaiotze-URTEA

* Ez abonatuen pertsonek, padela edo frontoia erreserbatzeko, adibidez, datu pertsonalak sartu alta egiteko.

Erreserba-baldintzak:

  • Erreserbak 7 eguneko aurrerapenarekin egin daitezke.
  • Baliogabetzea: 24 ordu lehenago.
  • Padela eta frontoia: 7 egunetik behin erreserba bat pertsona bakoitzeko.
  • Frontoi txikia, rokodromoa, botxategia, askaltegiak eta jacuzzia: Egunean, erreserba bakarra pertsona bakoitzeko.
  • Gimnasioa: egunean 2 erreserba bakoitzeko.
  • “Kirol abonua” saioak: aste batean behin 3 ordu pertsona bakoitzeko.

Erreserbatu beharreko espazioan sartu ondoren:

  • Aukeratu eguna
  • Aukeratu ordua
  • Agertzen den denbora-koadroan klikatu (ezin da aldatu)
  • Baldintzak onartu
  • Jarraitu
  • Erreserbatu (“bonuak” erlaitza kendu)
  • Prozesua amaituta. Posta elektronikoa jasoko duzue.

GARRANTZITSUA: ez da mugikorreko aplikazio bat, zuen mugikorreko pantailan edo ordenagailuan gehitu dezakezuen web-plataforma bat baizik.

Lehenengo egun hauetan, gerta daitezkeen hobekuntzak eta gorabeherak ikusiko ditugu.

Zuen gustukoa izatea espero dugu.