Berrikilan S.L. enpresa publikoak udako denboraldian Berriozarko Kiroldegiko instalazioetan aritzeko langileak kontratatzeko epea laster irekiko dela iragarri du
Jendaurreko arreta (deialdiaren oinarriak)
Soroslea (deialdiaren oinarriak).
Zernitzu orokorrak (deialdiaren oinarriak)
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 10etik 25era bitartekoa izanen da, biak barne.
Aurrez aurre: Kiroldegiko harreragunean (Antsoain Zendearen kalea, 2), 8:30etik 14:00etara
Online: Mezu elektroniko bat bidaliz web@berrikilan.es helbidera.
Eskaera onartua izan dadin, dokumentu hauek erantsi behar dira:
Eskaera ofiziala (1. Eranskina): Beteta, eta euskara agiria edo bestelako tituluak aurkeztuz gero, dagozkion laukiak markatuta.
NAN: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
Eskatutako titulazioa: Lanposturako eskatzen den tituluaren kopia (adibidez, sorosle titulua).
Euskara: Ziurtagiri ofiziala, hala badagokio.
Bestelakoak: Prestakuntza osagarria.
GARRANTZITSUA: Izen-ematea posta elektronikoz eginez gero, dokumentazio guztia PDF formatuko dokumentu bakar batean bidali behar da.