Polideportivo Berriozar / Berrikilan

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2026KO
MARTXOAK
6AN

LAN-POLTSAKO HURRENGO DEIALDIA: 2026KO UDAKO KANPAINA


Berrikilan S.L. enpresa publikoak udako denboraldian Berriozarko Kiroldegiko instalazioetan aritzeko langileak kontratatzeko epea laster irekiko dela iragarri du

Eskainiko diren lanpostuak : 

Izen-ematea: Epea eta modalitateak

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 10etik 25era bitartekoa izanen da, biak barne.

  • Aurrez aurre: Kiroldegiko harreragunean (Antsoain Zendearen kalea, 2), 8:30etik 14:00etara

  • Online: Mezu elektroniko bat bidaliz web@berrikilan.es helbidera.


Aurkeztu beharreko derrigorrezko agiriak

Eskaera onartua izan dadin, dokumentu hauek erantsi behar dira:

  • Eskaera ofiziala (1. Eranskina): Beteta, eta euskara agiria edo bestelako tituluak aurkeztuz gero, dagozkion laukiak markatuta.

  • NAN: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

  • Eskatutako titulazioa: Lanposturako eskatzen den tituluaren kopia (adibidez, sorosle titulua).

  • Euskara: Ziurtagiri ofiziala, hala badagokio.

  • Bestelakoak: Prestakuntza osagarria.

GARRANTZITSUA: Izen-ematea posta elektronikoz eginez gero, dokumentazio guztia PDF formatuko dokumentu bakar batean bidali behar da.


ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO PERTSONEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

2026ko udako kanpainako hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratu da.

Baztertutako izangaiek erreklamazioak aurkeztu edota eskatutako agiriak zuzendu ahal izango dituzte.

GARRANTZITSUA:  Erreklamazioak aurkezteko eta dokumentazioa zuzentzeko epea 3 egun baliodunekoa izango da, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epea 2026ko apirilaren 7tik 10era izango delarik (biak barne)


ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO PERTSONEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

2026ko udako kanpainako hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-betiko zerrenda argitaratu da.

GARRANTZITSUA:Proba 2026ko apirilaren 20an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Berriozarko Mendialde ikastetxe Publikoan (Jantokian)


PROBAREN ETA MEREZIMENDUEN BALORAZIEN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

Proba teorikoaren puntuazioaren eta merezimenduen behin-behineko balorazioaren behin-behineko zerrenda argitaratu da.

GARRANTZITSUA: Erreklamazioak egiteko eta dokumentazioa zuzentzeko epea 3 egun baliodunekoa izango da, argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.


PROBAREN ETA MEREZIMENDUEN BALORAZIEN BEHIN-BETIKO EMAITZAK

Alegazioak aurkezteko epea amaitu ondoren, probaren eta merezimenduen balorazioen behin-betiko  zerrenda argitaratu da.

Facebook