Polideportivo Berriozar / Berrikilan

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2026KO
MAIATZAK
12AN

AULKIAK GORDETZEKO ESKAERA EGITEKO EPEA IREKIA!


Plazak alokatzeko eskaerak maiatzaren 12tik 31ra arte daude zabalik lehentasunezko taldeentzat (61 urtetik gorakoak, mugikortasun murriztua duten pertsonak eta beste kasu batzuk).

Ekainaren 1etik 12ra, gainontzeko taldeek egin ahalko dituzte eskaerak. Beti ere, Urteko abonua indarrean duten pertsoneei lehentasuna emanez.

Eskuragarri dauden plazen kopurua mugatua izango da (400) eta gordailurako espazioaren edukieraren arabera zehaztu da. Eskaera kopurua plazen kopurua baino handiagoa bada, zozketa bidez egingo da esleipena, lehentasun-taldeak kontuan edukita.

Plaza bakoitzaren alokairuaren prezioa 3€/denboraldiko izango da. Ekainaren 12tik irailaren 13ra arteko udako denboraldia hartzen du alokairuak.

Alokairuaren Baldintzak

  • Pertsona bakoitzak gehienez 2 aulki gorde ahalko du plaza bakoitzean.
  • Norberak ekarri beharko du bere kandadua aulkiak gordetzeko.
  • Aulkiak ondo lotuta egon beharko dira eta ezin dute esleitutako lekua gainditu.

Lekua eskatzeko, harreran bertan edo AULKIAK GORDETZEKO ALOKAIRU-ESKAERA  orria info@berrikilan.es helbidera bidaliz egin daiteke.

ARAUDIA

Facebook