Berrikilan
Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BERRIOZARREN KIROL-JARDUERAK EGITEKO PROTOKOLO OROKORRA

Kirol-instalazioak COVID-19ren kutsatze-arriskuak minimizatzeko prebentzio-neurriei buruz indarrean dagoen araudiaren arabera arautzen dira, eta kirol-jarduera guztia Nafarroako Kirolaren Institutuaren 459/2020, 551/2020 eta 593/2020 ebazpenen arabera arautuko da.

Berriozar kiroldegiak eta Berrikilan, S.L. bere kudeaketa publikoko enpresak adierazi nahi dizuegu kirola egiteko eta erabiltzeko baldintzak segurtasun osokoak direla eta osasun- eta kirol-sailek eskatzen dituzten eskakizun eta protokolo guztiak betetzen dituztela.

 

Baina protokolo horiek erabiltzaile guztiek bete behar dute, guztion artean instalazioez eta kirol-jarduerez gozatu ahal izateko.

Hori dela eta, horiek betetzeko erantzukizunik handiena eskatzen dizuegu, eta zuen monitoreengandik jasoko dituzue, egin beharreko jardueraren arabera.

Azkenik, zuen gustuko kirol-jarduera segurtasun eta konfiantza osoz egitera animatu nahi zaituztegu, eta horretarako lanean ari gara ekainaren 22an instalazioa berriro ireki zenetik. Kirola inoiz baino garrantzitsuagoa da gure seme-alaben eta heldu guztien garapen pertsonalean.

KIROLA GAUR BAI; OSASUNA, GAUR BAI

https://www.youtube.com/watch?v=JaAYxJLvLvA

20-21ko NEGUKO DENBORALDIKO ARAUDIA ETA PROTOKOLOAK

Raúl Maiza González
Berriozarko Udaleko alkatea eta Berrikilan S.M.ko presidentea