Polideportivo Berriozar / Berrikilan

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2025EKO
MAIATZAK
14AN

BERRIA! Aulkiak gordetzeko tokiak alokatzeko sistema


Plazak alokatzeko eskaerak maiatzaren 31ra arte daude zabalik.

Eskuragarri dauden plazen kopurua mugatua izango da (200) eta gordailurako espazioaren edukieraren arabera zehaztu da. Eskaera kopurua plazen kopurua baino handiagoa bada, zozketa bidez egingo da esleipena, lehentasun-taldeak kontuan edukita.

Plaza bakoitzaren alokairuaren prezioa 3€/denboraldiko izango da. Ekainaren 13tik irailaren 14ra arteko udako denboraldia hartzen du alokairuak.

Alokairuaren Baldintzak

  • Pertsona bakoitzak gehienez 2 aulki gorde ahalko du plaza bakoitzean.
  • Norberak ekarri beharko du bere kandadua aulkiak gordetzeko. Ez da onartuko partekatutako edo erabilera kolektiboko kandadua.
  • Aulkiak ondo lotuta egon beharko dira eta ezin dute esleitutako lekua gainditu.

Lekua eskatzeko, harreran bertan edo AULKIAK GORDETZEKO ALOKAIRU-ESKAERA  orria info@berrikilan.es helbidera bidaliz egin daiteke.

ARAUDIA